Dummy izeneko pertsonaiaren plataforma edo gunea da app hau. Bertan, erabiltzaileek, era elkarreragilean (bideo azalpenak, jokoak, testak...) trafikoari eta bide-hezkuntzari lotutako edukiak euskara hutsean landu ahal izango dituzte. Adibidez, gidabaimena ateratzeko prestatu, galdetegiak erantzun, aholkuak jaso edota azterketa psikoteknikoan gainditu beharreko ariketetan trebatu ahal izango dute. Atariak lau atal ditu: Hasiera, Gaiak, Jokoak eta Loturak. Hasierako orrialdean aplikazioaren erabilera laburtzen duen bideoa topatuko duzu. Gaiak atalean bide hezkuntzari lotutako hainbat bideo daude. Jokoak atalean 4 joko daude: Gidabaimena quiz edo gidabaimena ateratzeko testak; trafikoa kudeatzeko jokoa; bi eskuen koordinazioa lantzeko joko psikoteknikoa eta balaztatzea aurre hartzeko jokoa. Azkenik, loturak izeneko atalean trafikoarekin zerikusia duten beste gune batzuetara bidaiatzeko estekak daude.